XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala jarri zituen Parisen (l969) kolore desberdinetako kabina-sail bat, jendea batetik bestera ibili ahal izateko moduan.

Calder da mugikarien artista nagusia Eskultura tamaina handikoak material astunez egiten dituen arren, arintasun handiko eta mugimendu-itxurako konposizioak lortzen ditu fantasia handiko giroak sortuz.

Tinguely da mekanika eta mugimenduaren arteko beste artista ezaguna.

Eraikitzen dituen makinekin makinaren beraren zentzuari buruzko ironia egiten du.

Mugimendu ustegabeko eta paregabekoekin makinek libertate inbirigarria erakusten dute, politaren edo itsusiaren kontzeptuetatik at... Ordena itzulipurdikatu eta anarki zentzu eta libertate indibidual osoko giroa inspiratzen dute.

C) AZKEN ALDITAKO JOERETARANTZ.

60. urtetarainoko aldian, batez ere arte-produzitzailea izaten zen artista.

Gero etortzen ziren atzetik kritika-gizonak eta haren obra berrikusi eta lekutzen zuten.

Orain, ordea, horrekiko haustura gertatzen da: artistak berak nahiko du ideologia egin, bere obra teorikoki aztertu.

Beraz, arte-obraren beraren gainetik kontzeptua baloratzera joko da eta kontzeptu-artea sortzen da.

Hau izango da azken urteotako berezgarririk nagusienetakoa.

Koadroaren edo eskulturaren kontzeptua bera aldatu egingo da.